Ongi etorri IBAIra

Gure etxean, urtaroak hilero-hilero eskaintzen dizkigun produktu onenak aurkituko dituzu, maitasunez eta zaintzaz hautatuak goizero Donostiako merkatuetan, zuentzat. Produkturik onena, eskulan ona eta denbora. Eta, gure etxera etortzen diren gonbidatuentzako arreta berezia.

Zer jakin behar dut erreserba egin aurretik?
Zer menu/karta eskaintzen duzue?

Sukaldaritza tradizionala eskaintzen dugu, euskal erara egina, urtaro bakoitzeko arrain, barazki eta haragiarekin. Gure konfiantzazko hornitzaileei eguneroko erosketak egiten dizkiegu Donostiako merkatuetan.
IBAI jatetxeak bi menu eskaintzen ditu: 190 €-koa eta 210 €-koa. Bi menuak honela osatuta daude: salda, aperitiboak, aukerako lehen platerak, eguneko arrain onenarekin egindako plater nagusi bat, artisau-gazta taula bat, postrea eta petit fours-ak. Gainera, kartatik kanpoko plater bereziak eskaintzen ditugu, esperientzia are esklusiboagoa bilatu nahi dutenentzat (kostu gehigarriarekin).
Zure menua pertsonalizatzeko eta esperientziaz ahalik eta gehien gozatzeko, garrantzitsua da erreserba egiterakoan jakinaraztea ea alergiarik, elikadura-intolerantziarik edo gustuko ez dituzun elikagairik duzun.

Bertan behera uzteko politika:

Gure erreserbak 3 hilabeteko aurrerapenarekin irekita daude. Epe luzeagorako erreserba egin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan posta elektronikoz: reservas@baribai.com, eta lagunduko dizugu. Gure negozio txikia babesteko, bertan behera uzteko politika zorrotza daukagu.
Gure jatetxearen tamaina kontuan hartuta, doako ezeztapenak edo mahaikideen kopuruan aldaketak onartzen ditugu erreserbaren egunetik 7 egun lehenagora arte. Epe hori gaindituta egindako ezeztapen edo aldaketa guztiek —edo erreserbara ez aurkezteak— 190 €-ko tarifa dakarte pertsonako.
7 egun baino gutxiago falta badira, mesedez, jakinarazi ahalik eta lasterren zure planetan aldaketarik badago, helbide honetara idatziz:reservas@baribai.com.

Alergiei buruz:

Gure menua piskadoan, itsaskietan eta sasoiko barazkietan oinarritzen da. Horregatik, gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin jakinaraztea eskatzen dugu alergia edo intolerantzien berri, erreserbaren eguna baino lehen.
Alergia edo intolerantzia larrien kasuan, ez dugu gomendatzen gure jatetxean erreserba egitea, gure sukaldea txikia denez, ezin dugu bermatu aztarnarik edo kutsatze gurutzaturik ez egotea.
Azkenik, gure menua kontuan hartuta, alergiei edo eskaera bereziei buruzko egokitzapenak gure irizpidearen arabera egingo dira.
Zalantzarik izanez gero, gomendatzen dizugu erreserba egin aurretik idaztea helbide honetara: reservas@baribai.com , zure kasua aztertzeko eta posible den ala ez baieztatzeko.

Mesedez, kontsultatu maiz egiten diren galderak erreserba egin aurretik..

On Egin!

Erreserbatu