Zure Saskia
Guztira 0
Joan saskira

Eskaria amaitzeko, joan saskira.

Ibaiko Barra

Barra hau pintxoen sukaldaritza tradizionala maila gorenera eramaten den espazioa da, Pauloren gastronomia ulertzeko modu eta ikuspegitik berrinterpretatua. Euskal tradizioari eta gure sukaldaritza-kulturaren parte diren zaporeei diegun errespetu sakonetik abiatuta, pintxo klasikoa gaur egungo begiradarekin eboluzionatu nahi dugu, xehetasun bakoitza zainduz bere funtsa galdu gabe. Produktua da beti gure ardatza. Kalitate goreneko lehengaiekin egiten dugu lan, egunero hautatuak eta errespetu handienaz tratatuak, elaborazio bakoitzak bere benetako izaera islatu dezan. Gure barrak esperientzia gastronomiko informal bat proposatzen du, modu lasai baten gozatzeko pentsatua, dela zutik edo taburetean, baina gure sukalde osoa definitzen duen exijentzia, teknika eta arreta berberarekin. Gastronomiaz gozatzeko modu hurbil eta espontaneoa, non tradizioak, produktuak eta ondo ulertutako sinpletasunak bat egiten duten.

Barrako Ordutegiak

Astelehenetik ostegunera

  • Barra hotza · 10:00 — 17:00
  • Barra beroa · 11:00 — 16:00

Ostirala

  • Barra hotza · 10:00 — 22:00
  • Barra beroa · 11:00 — 16:00 · 20:00 — 22:00

GARRANTZITSUA: 2026KO ABUZTUAREN 1ETIK AURRERA

Edariak eta pintxo hotzak hartzeko barra

Astelehenetik ostegunera, 10:00etatik 17:00etara. Ostirala, 10:00etatik 22:00etara.

Barrako pintxo beroetarako sukaldea

Astelehenetik ostegunera, 11:00etatik 16:00etara. Ostirala, 11:00etatik 16:00etara eta 20:00etatik 22:00etara.